www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001296

Zeintzuk bulegotan aurkez daitezke ereduak?


  

Honako bulego hauetan aurkeztu ahal izango dira:

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan: Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Basauriko, Getxoko eta Mungiako bulego deszentralizatuetan. (Dokumentazioa Bilbora bidaliko da, zigilatzeko).
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoetan (jabetza erregistroetan daude). Hala ere, likidazio-bulego bakoitzean dagozkion udalerrietako heriotzen dokumentazioa bakar-bakarrik aurkeztu ahalko da. Esate baterako, hildako pertsona Zalla bizi bazen, agiriak Balmasedako Likidazio Bulegoak aurkeztu ahal izango dira, baina inola ez Barakaldon, Durangon, eta abarretan.

Ogasun eta Finantza Sailaren bulego nagusietan ordaindu ahal izango da 652 ereduaren paperezko autolikidazioa, jabetza-erregistroetan dauden hipoteka-barrutiko bulego likidatzaileek izapidetutako espedienteen kasuan izan ezik. Halakoetan, entitate laguntzaileetan ordaindu behar izango da.

Bizkaiko probintziako likidazio-bulegoak
Bizkaiko likidazio-bulegoak
Bulegoa Helbidea Telefonoa Faxa
Barakaldo Larrea, 1-3 94 437 7000 94 437 5437
Durango Plateruen Plaza, 7 94 620 1762 94 681 80 50 / 94 620 28 20
Gernika Don Tello, 18 94 627 00 67 94 625 52 26
Markina Okerra, 18 94 616 81 48 94 616 87 65/8148
Portugalete Padre Cortazar, 2 94 495 63 11 94 496 28 15
Santurtzi Sabino Arana 8 94 483 48 16 94 483 32 69
Balmaseda Calvario, 13 lonja 94 680 03 10 94 610 21 03
Loturak

58/2015 FDko 23. Art., Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzko Erregelamendua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli