www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001276

Bilbon bizi den pertsona batek bi semeei 20.000 euro dohaintzan ematea erabaki zuen: seme nagusia Bilbon bizi da, duela 10 urtetik hona, eta txikia Galiziara aldatu zen duela 2 urte. Non ordaindu behar dute Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga?


  

Seme nagusiak Bizkaian ordaindu beharko du, eta txikiak, ostera, Galizian, gutxienez 5 azken urteetan EAEn bizi ez delako.

Loturak

4/2015 FAko 2. Art., Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzkoa

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli