Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001253
Oinordetza-ituna 650 ereduarekin aurkeztuko da. Ondoreak orainean baditu, autolikidazio gisa aurkeztuko da; eta etorkizuneko ondoreak baditu, likidazio gisa.
Eraginkortasuna unean bertan duten oinordetza-itun bat, ondasun berezi baten titulartasuna esleitzea dakarrena, kasu batean bakarrik hartuko da oinordetza-titulutzat: esleipen hori ondasun-xedapen zabalago baten parte bada, non, gutxienez, beste elementu bat egon behar den oinordeko-izendapenari lotuta, tresna itundu batean, beste ondare-elementu batzuei dagokienez. Beste kasu guztietan dohaineko eta «inter vivos» negozio juridikotzat hartuko da.
Nolanahi ere, eraginkortasuna unean bertan duten oinordetza-itun bati ez zaio aurreko lerroaldean ezartzen eduki osagarria eskatutako itun hori oinordetza-titulutzat hartzeko, baldin eta titulartasuna esleitzen deneko ondasun berezia izendatzailearen ondareko elementu bakarra bada.
4/2015 FAko 5. Art., Oinordetza eta Dohaintzen Gaineko Zergari buruzkoa
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.