saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001177

Zein da EAJren modalitatearen zerga oinarria?

Arau orokorra

Bermatzen diren interesen edo eskubideen balioa (1/2011 FAren 54. artikulua).

Arau bereziak

Bahitura-idaztoharren zerga-oinarria inolaz ere ez da izango bahitutako ondasunen benetako balioa baino handiagoa, bermatutako kopurua handiagoa bada.

Adibidea: bahitura agindu judiziala eman da garaje partzela baten gainean betearazlearen 40.000,00 euroko kopurua estaltzeko, bai eta 6.000,00 euro interesetan eta 3.000,00 euro kostuetan estaltzeko ere. Kasu honetan zerga oinarriaren muga bahitutako ondasunaren balioa da (30.000,00 euro).

Zerga oinarria ezin da izan bermatutako zenbatekoa baino handiagoa izan, ondasunen benetako balio handiagoa denean.

Adibidea: bahitura agindu judiziala eman da etxebizitza baten gainean betearazlearen 40.000,00 euroko kopurua estaltzeko, bai eta 6.000,00 euro interesetan eta 3.000,00 euro kostuetan estaltzeko ere. Etxebizitzaren balioa 248.000,00 eurokoa da. Zerga oinarria, kasu honetan, bat dator bahituraren bidez bermatu nahi diren kopuruekin: 49.000,00 €.

Baldin eta bahituraren aurrearretazko idaztoharra egin behar bada jabetza erregistro batean baino gehiagotan eta hori dela eta hainbat likidazio egiten badira, denen zerga-oinarrien batura ezin da izan aurreko idatz-zatian ezarritako muga baino handiagoa.

Adibidea: bahitura agindu judiziala eman da bi etxebizitzaren gainean (horietariko bat Bilbon dago eta bestea Gernikan), betearazlearen 60.000,00 euroko kopurua estaltzeko, bai eta 6.000,00 euro interesetan eta 4.500,00 euro kostuetan estaltzeko ere. Bilboko etxebizitzaren balioa 364.000,00 eurokoa da eta Gernikako etxebizitzarena 200.000,00 eurokoa. Zerga oinarriak ezin du 70.500,00 euroko kopurua gainditu.

Loturak

FA art 54 zerga oinarria

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli