saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001170

Zein sozietate-eragiketa ez dira zergapekoak ?

1/2011 FORU ARAUA, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa

31.2 artikulua. Ez dira zergapekoak izango honako hauek:

  1. Berregituratzeko eragiketak.
  2. Sozietateen benetako zuzendaritzaren egoitza edo sozietate egoitza Europar Batasuneko estatu batetik beste batera aldatzea.
  3. Sozietatearen eraketa eskritura edo estatutuak aldatzea, eta, bereziki, sozietatearen helburua aldatzea eta sozietatearen iraunaldia aldatzea edo luzatzea.
  4. Akzioen jaulkipen primek esklusiboki eratutako erreserben kontura egiten diren kapital zabalkuntzak.
  5. Ondoren aipatuko diren aktibo eta pasiboen eskualdaketak, nahiz eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 90. eta 101. artikuluek xedatzen dituzten eragiketekin bat ez egin, betiere emaitza ekonomiko baliokideak lortzen badira.
    1. Inbertsio-koefizienteei, norberaren baliabideei eta finantza bitartekarien informazio betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8. artikuluko 3. paragrafoko d) idatz-zatian aipatzen den babeserako erakunde-sistema eratzeko eta zabaltzeko egindakoak.
    2. Kreditu-erakundeak berregituratzeko prozesuetan Bankuen Berregituraketa Ordenatua egiteko Funtsaren esku-hartzearekin egindakoak. Prozesu horiek bankuak berregituratzeari eta kreditu-erakundeen baliabide propioak indartzeari buruzko uztailaren 26ko 9/2009 Errege Dekretuaren 7. artikuluak aipatzen dira.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli