saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001144

Hirugarren adituak egindako balioespenaren ondoriozko likidazioa zein oinarriren inguruan igortzen da?

Adituaren irizpenari jarraiki egindako likidazioak ondoko oinarrietako bat izan behar du:

  1. Hirugarren adituaren balioespena egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, “reformatio in peius” debekua nagusitzen da eta likidazioak egiaztatutako balioa aintzat hartuko du.
  2. Hirugarren adituaren balioespena egiaztatutako balioa baino txikiagoa eta aitortutako balioa baino handiagoa bada, likidazioak aditu-irizpenaren balioa aintzat hartuko du.
  3. Aditu-irizpenaren balioa egiaztatutako balioa eta aitortutako balioa baino txikiagoa bada, aitortutako balioa erabiliko da zerga-oinarri gisa.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli