saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001132

Ondasunen balioa egiazta dezake Administrazioak? Zein bide erabiliz?

Bai, Administrazioak eskualdatutako ondasun eta eskubideen balio erreala egiaztatu ahal izango du, baita sozietate-eragiketarena edo egintza juridiko dokumentatuarena ere (1/2011 Foru Arauaren 60.1 artikulua).

(1/2011Foru Arauaren 60.2 artikulua) Egiaztapena Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren 55.1. artikuluan ezarritako baliabideen bitartez egingo da:

  • Etekinak zergaren arautegian ezarritako ehunekoan egoztea edo kapitalizatzea.
  • Zergen arloko erregistro ofizialetan ageri diren balioak erreferentziatzat hartuta balioestea.
  • Merkatuko batez besteko prezioak.
  • Nazio eta atzerriko merkatuetako kotizazioak.
  • Administrazioaren adituen irizpena.
  • Aseguru kontratuen polizetan ondasunei eman zaien balioa.
  • Hipotekatutako finkak tasatzeko esleitu den balioa, hipoteken arloko legeriak ezarritakoa betetzeko.
  • Ondare beraren beste eskualdatze batzuei dagokien balio edo prezio aitortua, eskualdatze horien inguruabarrak kontuan hartuta, eta arauetan ezarritako epearen barruan egin badira.

Zerga bakoitzari buruzko foru arauan zehazten den beste edozein bide.

Egiaztapen-bide horiei guztiei, OE eta EJDen Zergari buruzko Arauak beste bi gehitzen dizkie (60. artikulua):

  • Esleitu beharreko gutxieneko balioa kalkulatzeko arau teknikoak, araubidez ezarritakoak, zerga honi dagozkion kostu bidezko eskualdaketen ziozko egintza zergapegarriak direnean.
  • Merkatuko batez besteko prezioei buruzko taula ofizialak, Zerga Administrazioak onartutakoak.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli