saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001019

Zer errenta daude atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta?


  

Honako errenta hauek daude atxikipenari eta konturako sarrerari lotuta:

  1. Lanaren etekinak.
  2. Kapital higigarriaren etekinak.
  3. Honako ekonomi jarduera hauen etekinak:
    • Lanbide-jardueren etekinak.
    • Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren etekinak.
    • Basogintzako jardueren etekinak.
    • Araudi honetako 115. artikuluko 6. paragrafoko 2. zenbakiko enpresa-jardueren etekinak, baldin eta jarduera horiek zenbatespen objektiboaren metodoa erabiltzen badute etekin garbia zehazteko.
  4. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioen eta partaidetzen eskualdaketen edo itzulketen ondorioz lortzen diren ondare-irabaziak.

    Era berean, honako errenta hauek ere atxikipenari eta konturako sarrerari lotuta daude, beraien kalifikazioa edozein dela ere:

    1. Hiri higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen etekinak.

      Ondorio horietarako, errentamenduari buruzko erreferentziak azpierrentamenduari ere egindakotzat joko dira.

    2. Honako hauek ematen dituzten etekinak: jabetza intelektualak eta industrialak; laguntza teknikoko zerbitzugintzak; ondasun higigarrien errentamenduak; negozio edo meategiek; aurreko ondasun horien azpierrentamenduak eta irudiaren eskubidearen ustiapenaren eskubidearen lagapenak.
    3. Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz ematen diren sariak, ondasun, produktu edo zerbitzu zehatz batzuen eskaintzari, sustapenari edo salmentari lotuta egon ala ez.
Loturak

207/2007 FDko 102 artikulua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli