saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001018

Non eta zer araudiren arabera ordaindu behar dira ondare irabazien eta galeren gaineko atxikipenak?


  

Atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituzten pertsonek eta entitateek 207/2007 FAko VII tituluko xedapenak aplikatuko dituzte, baldin eta, atxikipenak eta konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu beharrekoak badira.

Honako etekin hauek direla-eta egiten diren atxikipenak edo konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu behar dira:

  • Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzak eskualdatu edo itzultzen direnean lortzen diren ondare-irabaziei dagozkien atxikipenak, baldin eta akziodun edo partaidearen ohiko bizilekua edo zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan badago.
  • Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan emandako sariak direla-eta egiten diren atxikipenak eta konturako sarrerak (sariok ondasun, produktu edo zerbitzu jakinen eskaintza, sustapen edo salmentari lotuta egon zein ez), baldin eta sarion ordaintzaileak Bizkaiko Lurralde Historikoan badu ohiko bizilekua edo zerga-egoitza. Edozein kasutan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak exijituko.
Loturak

207/2007 FDko 100.2 o) eta p) artikulua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli