www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000968

190 ereduan, zer gakorekin aitortu behar dira pentsio-planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateen sustatzaileek, baita borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeen bazkide babesleek ere, ordaindutako kontribuzioak, zerga oinarri orokorra txikitzen dutenak?


  

Ez dira 190 ereduan sartuko PFEZari buruzko Araudiko 87.4 artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz konturako sarrerarik egin beharrik ez dakarten lanaren gauzazko ordainsariak (pentsio-planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateen sustatzaileek, baita borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeen bazkide babesleek ere, ordaindutako kontribuzioak, zerga oinarri orokorra txikitzen dutenak); hori gorabehera, kontzeptu horiei dagozkien datuak 345 ereduan aitortu behar dira.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli