www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000946

Zer jarri behar da “Aitortuaren IFZ” laukian?


  

Pertsona fisikoa bada, beraren IFZ jarri behar da, IFZren eraketa eta erabilera araupetu dituzten arauetan ezarritako erregelekin bat etorriz.

Aitortua errenta-eratxikipenaren araubidean dagoen erakundea bada (ondasun erkidegoa, sozietate zibila, jaraunspen banatugabea etab.), beraren identifikazio fiskalaren zenbakia idatzi behar da.

14 urtetik beherakoak zergen arloko harremanetan edo zergetan eragina duten harremanetan identifikatzeko, 14 urtetik behereko pertsonaren datuak (identifikazio fiskaleko zenbakia barne) eta legezko ordezkariarenak agertu behar dira.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli