saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000939

Non eta zer araudiren arabera ordaindu behar dira sari bati dagozkion atxikipenak?


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituzten pertsonek eta entitateek 47/2014 FDko, PFEZri buruzko Araudia onetsi duena, VII. Tituluaren xedapenak aplikatuko dituzte, baldin eta atxikipenak eta konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu beharrekoak badira.

Bizkaiko Foru Aldundiak atxikipen eta konturatu sarrera horiek exijitu ahal izango du, sarien ordaintzaileak Bizkaian badu ohiko bizilekua edo zerga-egoitza.

Estatuko administrazioak eta foru aldundiek, betiere, bakoitzak berak ordaindutako sariei dagozkien atxikipenak eta konturako sarrerak eskatuko dituzte.

Loturak

PFEZren Araudia onetsi duen 47/2014 FD, 79. artikulua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli