Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000922
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2021/01/01
Pertsona fisikoek zein juridikoek aurkezpen telematikoa egin behar dute.
2020/100 Foru Dekretoaren xedapen Gehigarri Bakarra: Zerga-betebeharrak betetzeko eta Ogasun eta Finantza Sailarekin harremanetan jartzeko bide telematikoak soilik erabiltzeko betebeharra.
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bide telematikoa erabiltzeko betebeharra aldez aurretik ezarrita ez badago, nahitaezkoa izango da bide telematikoak erabilita betetzea zergaldia, likidazio- edo aitorpen-aldia 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten zaizkien zergei dagozkien zerga-betebehar guztiak, bai eta data horretatik aurrera sortutakoak ere, kasuan kasu. Halakoetan ere nahitaezkoa izango da Ogasun eta Finantza Sailarekin bide telematikoz harremana izatea, eta jakinarazpenak ere bide horretatik jasoko dira.
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2020/12/31
Otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduak ezarri du ondoko zergadunek Bizkaibai sistemaren bitartez aurkeztu behar dutela:
Aurreko idatz-zatian aipatzen den besteren konturako langileen kopurua zenbatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenerako 190 ereduan (azaroaren 21eko 2994/2007 Foru Arauaren bidez onetsian) ageri diren identifikazio fiskaleko zenbaki guztiak hartuko dira kontuan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.