www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000919

Nortzuek aurkeztu behar dute 190 eredua?


  

190 eredua aurkeztu behar dute jarraian adieraziko diren errentetako batzuk ordaintzen dituzten pertsona fisikoek, juridikoek eta gainerako erakunde guztiek, are herri administrazioek ere, baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar badituzte Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onetsi duen 12/2002 Legearen 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoaren arabera:

  1. Lan etekinak, are kargatik salbuetsitako joan-etorrien eta bidai gastuen ziozko sariak ere.
  2. Ez dira 190 ereduan sartuko konturako sarrerarik egin beharra ez dakarten gauzazko lan etekinak, 47/2014 FDko 94 artikuluan esandakoaren arabera (borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeen bazkide babesleek, pentsio planen sustatzaileek edo enpresako gizarte aurreikuspeneko planen hartzaileek egindako kontribuzioak, ez eta enplegatzaileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan ordaindutako kopuruak ere, baldin eta kontribuzio eta ordainketa horiek zerga-oinarri orokorra murrizten badute, PFEZaren Foru Arauan ezarritakoa aplikatuz gehienez ateratzen den mugaraino). Hori gorabehera, kontzeptu horiei dagozkien datuak 345 ereduan aitortu behar dira.
  3. Jarraian adieraziko diren jarduera ekonomikoen etekinak:
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 94. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aipaturiko lanbide-jardueren kontraprestazioz jasotzen direnak.
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 94. artikuluko 4.idatz-zatian aipaturiko nekazaritza eta abeltzaintza-jardueren kontraprestazioz jasotzen direnak.
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 94. artikuluko 5. idatz-zatian aipaturiko basozaintza-jardueren kontraprestazioz jasotzen direnak.
    • Jabetza intelektuala eta industrialaren ziozko etekinak, laguntza teknikoa ematetik datozenak, ondasun higigarriak, negozioak edo meatzeak errentatzeari dagozkionak, aurreko ondasunak azpierrentatzearen ziozkoak, eta irudi-eskubidea lagatuz jasotzen direnak, horiek guztiak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoaren arabera jarduera ekonomikotzat jotzen direnean.
  4. Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz ematen diren sariak, ondasun, produktu edo zerbitzu zehatz batzuen eskaintzari, sustapenari edo salmentari lotuta egon ala ez.
  5. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluan salbuetsi diren errentetatik lan etekintzat edo jarduera ekonomikoen etekintzat jotzen direnak.

Aipatutako errentei buruzko datuak 190 ereduan agertuko dira, are kopurua dela eta atxikipen edo konturako sarrerarik egin behar ez denean, baita indarreko arauetan ezarritako erregelen arabera aplikatu beharreko atxikipen edo konturako sarreraren portzentajea zero denean ere.

Loturak

2190/2017 FA 190 eredua onartzen duena

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli