Hemen zaude:
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000528
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31
Araudi fiskalak ez duela BGAEn ekarpenak egiteko aukera mugatzen, eskubide kontsolidatu guztiak edo eskubide kontsolidatuen zati bat kobratu ostean. Zerga-izaerarik ez duen arazoa denez, agertutakoak BGAEko estatutuetan biltzen diren aldi baterako murrizketa edo mugak (edo sartzen den aurreikuspeneko planaren zehaztasunak) eta erakunde mota horien administrazio-kontrolerako eskumena duen organoak emandako araudia hartu beharko ditu aintzat.
Erretiro-kontingentziagatik jasoko duen kapital gisako prestazioa %60an integratu eta 5 urte igaro ondoren, baita ere kapital gisa eta erretiro-kontingentziagatik lortzen dituen kopuruei integrazio-portzentaje hori berriz aplikatzeko aukerari dagokionez, zergadunak egin ahal izango duela ondorioztatzen da, egindako ekarpenek arauz eskatutako aldizkakotasun eta erregulartasuna gordetzen baldin badute.
Horri dagokionez, balizko honetan BGAEri egindako ekarpenek erregulartasun eta aldizkakotasun nahikoa gordetzen dutela ulertuko da, bertako iraupen-aldia jasotze-dataren eta horiei egindako lehenengo ekarpen-dataren artean igarotako urteen erdia baino gehiagokoa baldin bada.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.