saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000522

Bereziki ezintasuna duten pertsonentzako BGAE edo pentsio planak izan behar dira?

Pentsio planak

Pentsio planei dagokienez, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak aditzera eman du ezen, finantza araubide berezi hori (otsailaren 20ko 304/2004 Errege Dekretuaren bidez onartutako Pentsio Planen eta Funtsen Araudiko 12. artikuluan eta hurrengoetan garatu da) aplikatu ahal izateko, beharrezkoa dela dena delako pentsio planeko zehazpenen artean aurrez ikus eta arau dadin Pentsio Planak eta Funtsak Arautzeko Legearen Testu Bategineko laugarren xedapen gehigarriko ezinduentzako araubide hori.

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak

2016ko uztailaren 1etik aurrera hauexek baino ez dira izango abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 9.25 artikuluan aipatzen diren ekarpenak (sortzen dituzten prestazioei bertan araututako salbuespena aplikatu ahal zaienak): pertsona desgaituen alde eratutako gizarte aurreikuspeneko planetara egiten direnak, baldin eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Entitateei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeko hirugarren xedapen gehigarrian eta Legearen Araudiko 40. artikuluan eta hurrengoetan eskatzen den guztia betetzen badute.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli