saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000473

Zein da gaigabezia duten pertsonek BGAE edo pentsio-plan batetik jasotzen dituzten prestazioei eman behar zaien zerga-tratamendua?

%65etik gorako urritasun fisikoa edo zentzumenezkoa edo %33tik gorako urritasun psikikoa dutenak.

Pertsona hauek errenta moduan jasotako prestazioetatik eratortzen diren lan etekinak. Lanbidearteko gutxieneko soldata hiru halako izango da muga.

Ekarpenak ezintasuna aitortu aurretik egin badira.

Ez daude salbuetsita.

Ekarpenak ezintasuna aitortu ondoren egin badira

Zergadunari bazkide den BGAEn ekarpenak egiten hasi eta gero aintzatetsi badiote minusbalioa, PFEZ Foru Arauan ezarritako salbuespen eskubidedun prestazioak adierazitako minusbaliotasuna aintzatetsi ondoren egindako ekarpenei dagozkienak soilik izango dira. Kasu honetan, prestazio hauek kalkulatzeko ekarpenen zenbatekoa, ekarpenak noiz egin diren eta sortu dituzten etekinak kontuan hartzen dituen finantza erregela aplikatu behar litzateke. Hau da, legez eskatzen den urritasun ehunekoa aintzatetsi ondoren jasotako kopuruetatik eskuratutako zati alikuotei dagozkienei soilik aplika dakieke. Horretarako egokiena FIFO metodoa da (lehen sartua, lehen saldua).

Gizarte Segurantzan ez dauden mutualistak edo kooperatibakideak

55 urtetik gorakoek ezintasun iraunkor osoaren, ezintasun absolutuaren edo baliaezintasun handiaren zioz jasotzen dituzten prestazioak salbuetsita daude ondoko kasu hauetan:

Aipatutako Gizarte Segurantzaren araubide bereziaren hautabide gisa jarduten duten segurantza-mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzaren araubide berezian ez dauden profesionalei onesten dizkieten prestazioak.

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek kooperatibako bazkideei onesten dizkieten prestazioak.

Salbuespen honek muga bat dauka: Gizarte Segurantzak kasuan kasuko kontzeptuagatik aintzatesten duen prestaziorik handienaren zenbatekoa. Hortik gorakoa lanaren etekin gisa zergapetuko da, eta zergadunak Gizarte Segurantzaren eta aurrean aipatutako mutualitate edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde baten prestazioak jaso baditu, aurrean aipatu etekina aurreikuspeneko erakundearen prestazioen ondoriozkotzat joko da.

Gainerako kasuetan

Errenta moduko erreskateek %100eko zerga ordainduko dute.

Kapital moduko erreskateek gainerako kontingentziek bezalako zergak ordainduko dituzte.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ezintasuna

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli