saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000463

Pertsona batek pentsio-plan baten zati bat berreskuratu du kapital eran, 61 urterekin partzialki erretiratzeagatik. Berreskuratze hori egotz al daiteke %60an eta, behin betiko erretiratu eta gainerakoa berreskuratzen duenean, berriro ere egotz al daiteke %60an?

Erretiro partzialarengatik pentsio-plan batetik jaso diren zenbatekoak behin betiko erretiro-zioz kobratu direla joko da, pentsio-plan horretan horrela ezarrita baldin badago. Hori dela eta, lehen %60ko erreskatea aplikatu ondoren, ezin izango da berriro aplikatu, behin betiko erretiroa hartzen denean, kontingentzia hori jada gertatu dela joko baita.

Hala eta guztiz ere, 2014/01/01etik kapital eran jasotako erreskateari %60ko integrazio-portzentajea aplikatu ahal izango zaio, urte hori baino lehen erretiro-prestazioak jaso izan arren.

%60ko integrazio-portzentajea ezarri ahal zaien etekinen zenbatekoa ezin izango da urtean 300.000,00 eurotik gorakoa izan. Zenbateko horren gaindikia %100ean integratuko da.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli