saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000461

Dagoeneko erretiratuta dagoen pertsona BGAE bateko bazkidea da. Berreskuratu egin nahi du borondatezko bajagatik (BGAEan 10 urtetik gorako antzinatasuna baitu) eta gainerakoa 2 urte barru berreskuratu nahi du erretiroagatik. Berreskuratze biei %60ko integrazio-portzentajea ezar diezaiekeen jakin nahi du

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

BGAE batetik jasotako zenbatekoa borondatezko bajatik eratorritakotzat har daiteke bakarrik baja hori erretiro-gertakizuna gertatu baino lehen gertatzen denean. Gertakizun hori gertatutakoan kobratutako kopuruak ezin dira hartu zergadunak BGAEan borondatezko baja ematearen ondorioz lorturikotzat, erretiro-gertakizuna gertatzearen ondorioz lorturikotzat baizik.Hortaz, ezin zaio % 60 aplikatu bigarren erreskateari, lehenengo erreskatea erretiroa zela-eta egin zelako eta bigarrena ere kontzeptu beragatik eginda legokeelako. Hori bai, PFEZaren araudiak aukera ematen du pertsona batek BGAEren bigarren erreskatetik kapital gisa jasotzen duen kopuruaren % 60 sartzeko oinarrian, baldin eta lehenengo kobratu zuen kopuruarekin ez bazuen horrela egin.

Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli