saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000457

Ekarpenak BGAEetara eta pentsio-planetara. Nola ezartzen zaizkie zerga-mugak egindako ekarpenei? Zein da ekarpen-gaindikinen zerga-tratamendua?

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Ekarpenetan mugak ezartzeko baldintzak
  1. Mugak partaide bakoitzeko dira
  2. Bazkide, partaide, mutualista edo asegurudunek hurrengo bost ekitaldietan PFEZri buruzko Foru Arauan aurreikusitako gehieneko muga gainditzeagatik zerga-oinarri orokorrean murriztu ezin izan diren ekarritako kopuruak murriztu ahal izango dituzte.
  3. Era berean jardun ahal izango da enpresa-kontribuzioen gaindikin-kasuetan beren muga propioari dagokionez.
  4. Atal horretan aurreikusitako muga gainditzeagatik zerga-oinarri orokorrean murriztu ezin izan diren ezkontidearen alde egindako ekarpenak hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira.
  5. Zergaldi berean enpresaren ekarpenak eta kontribuzioak daudenean, lehenengo kontribuzioei dagokien murriztapena aplikutako da eta ondoren ekarpenei dagokiena.
  6. Ekarpenak edo kontribuzioak ezin izan direnean murriztu zerga-oinarri orokorrean oinarri horren urritasunagatik, hurrengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira, aipaturikoak gainditu gabe. Erregela hori ez zaie ezarriko beren finantza-arautegian aurreikusitako gehieneko mugak gainditzen dituzten ekarpen eta kontribuzioei.
  7. Gaindikinok egotziko dira, hain zuzen ere, hurrengo bost ekitaldien artean konpentsazio-pentsioen zenbatekoa eta mantenuurtekoak zerga-oinarri orokorrean murriztu ondoren emaitza positiboa daukan lehenengo ekitaldian
  8. Gaindikina gertatzen den zergaldian, Zergari buruzko Foru Arauaren muga gainditzen dutenen artean zergadunak berak egindako ekarpenak eta sustatzaileak nahiz bazkide babesleak egotzitako kontribuzioak badaude, hurrenkera honen arabera aplikatu behar dira murrizketak:
    1. Aurreko ekitaldietako ekarpenak.
    2. Aurreko ekitaldietako kontribuzioak.
    3. Ekitaldiko kontribuzioak.
    4. Ekitaldiko ekarpenak.
  9. 2014: bazkideak, erretiroa hartu ondoren, gizarte-aurreikuspeneko sistemetan egin dituen ekarpenak ezin izango dira murriztu.

    Salbuespena: erretiratu arren, 2014 baino lehenagoko ekitaldietatik aplikatu gabe dauden gaindikinak kendu ahal izango dira.

Kasuak (2012 eta 2013):
  1. 50 urteko langileak 9000€-ko ekarpena egin du eta enpresaburuak 9000€-ko ekarpena egin du. Zerga-oinarria: 23000€.

    Gehiegizko ekarpenak egin ditu (enpresakoak zein norbanakoak egindakoak). 12.000 € murriztu daitezke eta hurrengo 5 ekitaldietarako 6.000 € geratzen zaizkio murrizteko (1.000 enpresa-kontribuzioa eta 5.000 ekarpen pertsonala), 73.4 artikuluaren idazte berriaren arabera, "zergaldi berean enpresaren ekarpenak eta kontribuzioak daudenean, lehenengo kontribuzioei dagokien murriztapena aplikatutako da eta ondoren ekarpenei dagokiena".

  2. Langileak 7000€-ko ekarpena egin du eta enpresaburuak 7000€-ko ekarpena egin du. Zerga-oinarria: 13000€.

    Ez dauka oinarri nahikorik dena murrizteko. 1. adibide bezala 10.000 € murriztuko ditu, eta murrizteke geratuko zaizkio 4.000 € ekarpen pertsonalarengatik eta 0 € enpresaren ekarpenarengatik.

  3. Pertsona batek 40 urte dauzka eta pentsio-plan bati 15.000 € ekarri dizkio eta BGAE bati 15.000 €. Zenbat murriztu daiteke eta zenbat geratzen da murrizteke geroko ekitaldietarako?
    • Ez dago inolako finantza-mugarik BGAEei egindako ekarpenen edo kontribuzioen gainean. 50 urtetik beherako pertsonen pentsio-planetara egindako ekarpenek, aldiz, badute 10.000 €-ko finantza-muga.
    • Hasiera batean 25.000 € murriztuko daitezke (10.000€ pentsio-plana + 15.000€ BGAE). Hala ere, ekarpenaren ekitaldian 6.000€ko zerga muga denez, hurrengo 5 ekitaldietarako 19.000€ geratzen zaizkio murrizteko.
2014tik aurrerako kasuak

58 urteko langile batek 12.000,00 euroko ekarpena egin du, eta enpresariak beste 12.000,00 euroko ekarpen bat egin du. 25.000,00 euroko zerga-oinarria

Ekarpen pertsonalen muga 5.000 eurokoa da, eta enpresa-ekarpenena 8.000,00 eurokoa, eta muga bateratua 12.000,00 eurokoa da.

Honela murriztu daiteke:

  • enpresa-ekarpenak: 8.000,00 €
  • ekarpen pertsonalak: 4.000,00 €

Hurrengo bost ekitaldietarako gaindikiak:

  • enpresa-ekarpenak: 4.000,00 €
  • ekarpen pertsonalak: 8.000,00 €

69 urteko erretirodun batek 20.000,00 € eman ditu BGAE batean. Zerga-oinarria 25.000,00 eurokoa da.

Zergari buruzko foru-arauaren arabera, bazkideak, erretiroa hartu ondoren, gizarte-aurreikuspeneko sistemetan egin dituen ekarpenak ezin izango dira murriztu.

  • Hurrengo bost urteetarako gaindikiak: 0
  • Salbuespena: erretiratu arren, 2014 baino lehenagoko ekitaldietatik aplikatu gabe dauden gaindikinak kendu ahal izango dira.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli