saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000455

Menpekotasun larri edo menpekotasun handiko arriskua estaltzen duten aseguruak. Oinarria murrizteko aukera emateko baldintzak eta mugak.

Baldintzak:
  1. Estalitako arriskua

    Ordaindutako primek menpekotasun larriko edo menpekotasun handiko arriskua bakarrik estali behar dute.

  2. Nortzuek murriztu ditzakete ekarpenak
    • Zergadunak berak.
    • Zergadunarekin zuzenean edo zeharka ahaidetasun-harremana —hirugarren gradura artekoa (hori barne)— duten pertsonek, edo bere ezkontide edo izatezko bikoteak edo zergaduna babes- edo harrera-araubidean beren kargura duten pertsonek.
  3. Muga

    Zergadun berberaren alde primak ordaintzen dituzten pertsona guztiek egindako murrizketa guztiak, zergadunak berarenak barne, ezingo dira urtean 5.000 eurotik gorakoak izan. Ondore horietarako, zergadun berberaren alde zenbait prima elkartzen direnean, murriztu egin beharko dira zergadunak berak ordaindutako primak; eta aipaturikoak adierazitako 5.000 euroko mugara iritsiko ez balira bakarrik murriztu ahal izango dira beste pertsona batzuek horien zerga-oinarri orokorrean haren alde ordaindutako primak. Murrizketa hori, dagokionean, proportzionalki egingo da.

Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli