saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000453

Zein finantza muga izan behar da kontuan gizarte aurreikuspen sistemei egindako ekarpen edo kontribuzioen ziozko gutxipenen ondorioetarako?

BGAE: ez dago finantza mugarik

Beste gizarte-aurreikuspeneko erakunde batzuk: Pentsio-planen, gizarte aurreikuspeneko mutualitateen, bermatutako aurreikuspen planen, enpresen gizarte aurreikuspeneko planen, mendekotasun larriko edo handiko bizitza-aseguruen eta kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitateen zati orokorraren kasuan

  • Kasu orokorra baterako 8.000 euroko urteko muga dagoela eta banako ekarpenei zein enpresako kontribuzioei eragiten diela. Gainera, enpresek pentsio-konpromisoak estaltzeko kontratatzen dituzten mendekotasuneko aseguru kolektiboetarako beste muga gehigarri bat ezarri da: 5. 000 euro urtean (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamaseigarren xedapen gehigarria).
  • Desgaituen alde eratutakoek, baterako finantza-muga hauek dituzte: a) ahaidetasun-lotura duten desgaituen alde eginiko gehieneko urteko ekarpenak, 10.000 euro; eta b) desgaitastasunen bat duen pertsona baten alde eginiko urteko gehieneko ekarpenak, bere ekarpenak barne, 24.250 euro (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria).
  • Kirolari profesionalen gizarte-aurreikuspenen mutualitatearen zati bereziari eginiko ekarpenak eta enpresa kontribuzioek urteko gehieneko 24.250 euroko finantza-muga dute (azaroaren 28ko 35/2006 Legea, hamargarren xedapen gehigarria).

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli