saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000451

Murrizpen mugak gizarte aurreikuspeneko sistemaren aldeko ekarpen eta kontribuzioengatik.Gaindikinak

Zenbatekoak

Murrizketa-muga orokorra urtean pertsona -ekarpenen 5.000 eurokoa da

Eta 8.000 eurokoa enpresa-ekarpenen batuketarako.

Gizarte aurreikuspeneko sistemetan ekarpenak eta enpresa-ekarpenak egiteagatik gehienez ezarri ahal den muga bateratua 12.000 eurokoa da urtean.

Lehengo ekitaldiko kontribuzioen murrizketak eta gero ekitaldiko ekarpenen murrizketak egiten dira.

Pertsona bakoitzeko

Bazkide, partaide, asegurudun edo mutualista bakoitzari banaka eta era independentean ezartzen zaio, zerga-oinarri orokorraren mugaraino Baterako zerga ordainketan, muga horrek indarrean jarraitzen du, bai bakarka, bai familia unitatearen kide bakoitzarekiko (zerga-oinarriaren proportzioan).

Ezin izango da murrizketarik aplikatu erretiroaren ondoko lehenengo ekitalditik aurrera. Hala ere, baldin eta bazkide, partaide, mutualista edo aseguratu batek erretiro partzialari heltzen badio, zerga-oinarritik kendu daitezke erretiro osorako egindako ekarpenak eta kontribuzioak.

Ekitaldi berean gizarte aurreikuspeneko sistemetan borondatezko bajagatik edo erretiro prestazioagatik, kapital gisa, eta ekarpenak egin baldin badira, murrizketa mugatuko da ekitaldian egin diren eta ekitaldi horretako zerga-oinarrian hain zuzen integratu diren ekarpenen zenbatekora.

Gaindikinak

Hurrengo bost ekitaldietan murriztu daitezke, gaindikia finantzaketa-mugak gainditzeagatik sortua izan ezean, edo zergaduna erretiroa hartzeko egoeran egon ezean. Salbuespena: erretiroa hartzeko egoeran egon arren, 2014 baino lehenagoko ekitaldietatik aplikatu gabe dauden gaindikinak kendu ahal izango dira.

Murrizketak lehentasun-hurrenkera honen arabera aplikatuko dira:

  1. Aurreko ekitaldietako ekarpenen murrizketak.
  2. Aurreko ekitaldietako kontribuzioen murrizketak.
  3. Ekitaldiko kontribuzioen murrizketak.
  4. Ekitaldiko ekarpenen murrizketak.
Loturak

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli