Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000421
Ebazpena jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, errekurtsoa aurkezteko egunaren ondorengotik zenbatzen hasita.
Ebazteko gehienezko epea berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroz gero, berandutze-interesak sortzeari utziko zaio, Foru Zerga Arau Orokorraren 26. artikuluko 9. idatz-zatian xedatutakoaren arabera: "Zerga Administrazioak, berari bakarrik egotzi dakiokeen arrazoia dela medio, foru arau honetan ebazpenak emateko ezartzen diren epeetako bat betetzen ez duenean ez da berandutza-interesik eskatuko. Horrelako kasuetan epea amaitu arteko aldiko interesak soilik eskatuko dira."
Errekurtsoa jarri zenetik hiru hileko epea igaro ondoren, interesdunak errekurtsoa ezetsitzat jo ahalko du dagokion erreklamazioa jarri ahal izateko.
2/2005 ZFAOko 232.3 eta 4 Art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.