www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000402
Noiz preskribitzen da Administrazioak zerga-zorra zehazteko daukan eskubidea?, ordainketa eskatzekoa?
 
- Administrazioak zerga-zorra dagokion kitapenaz zehazteko daukan eskubidea lau urteren ondoren preskribitzen da, eta epea aitorpena edo autolikidazioa aurkezteko arauzko epea bukatzen denaren ondorengo egunetik hasiko da zenbatzen.
- Bestalde, Administrazioak kitatutako eta autolikidatutako zerga-zorrak ordaintzeko eskatzeko eskubidea lau urteren ondoren preskribitzen da, eta epea, orokorrean, ordaintzeko borondatezko epea bukatzen denaren ondorengo egunean hasiko da zenbatzen.
Erantzuleei dagokienez, ordainketa eskatzeko preskripzio epea neurtzeko hasiera honakoa da:
- Erantzule solidarioak, Zergen Foru Arau Orokorreko 41.4 artikuluko erantzuleak izan ezik: Zordun nagusiaren ordaintzeko borondatezko epea bukatu ondorengo egunean hasten da zenbatzen.
- Zergen Foru Arau Orokorreko 41.4 artikuluko erantzule solidarioak: Preskripzio epea erantzukizun kasua dakarten egitateak gertatzen diren unean hasiko da.
- Erantzule subsidiarioak: Preskripzio epea zordun nagusiari edo edozein erantzule solidariori zerga biltzeko egindako azken jardunbidea jakinarazten denetik hasten da zenbatzen.
Loturak
2/2005 ZFAOko 67, 68.1 a) eta b) eta 68.2. Art.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli