www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000396
Epe betearazlearen hasiera eten daiteke? Zelan?
 
Ordainarazpen-aldiaren hasiera kasu hauetan etengo da:
- Geroratzeko, zatikatzeko, zorra ordaintzeko ondasunak edo eskubideak emateko edo konpentsatzeko eskaera borondatez ordaintzeko aldian aurkezten bada, espediente horiek izapidetzen diren bitartean ez da hasiko ordainarazpen-aldia.
- Likidazio baten aurka errekurtso edo erreklamazio bat jartzen bada garaiz eta behar bezala, etendura organo eskudunak erabakiz gero.
- Zehapen baten aurka errekurtso edo erreklamazio bat jartzen bada garaiz eta behar bezala, harik eta zehapena administrazio-bidean irmoa izan arte.
Loturak
2/2005 ZFAOko 165.5 Art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli