www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000377

Ondasun-erkidego batek ordaindu gabeko zorren artean zerga zehapenak dauzka, eskaerei jaramonik ez egiteagatik, erkideen erantzukizun solidarioa zehapen horietara iristen da?


  

Zergen Foru Arau Orokorreko 41. artikuluak erantzukizun solidarioa arau bereko 34.3 artikuluak aipatzen dituen erakundeetako partaide edo titularkideen partaidetzen proportzioan ezartzen du, erakunde horien zerga betebehar materialei dagokienez. Erantzukizunaren irismena zehapenei berariaz ezartzen ez zaienez gero, erkideen erantzukizuna ez haietara iristen, Zergen 2/2005 Foru Arauko 40. artikuluko 3. idatz-zatiak dakarren arau orokorra aplikatuz.

Beste kontu bat da erkideren bati edo guztiei, araua urratzearen kausatzaileak edo kolaboratzaile aktiboak izateagatik, zehapena eskatu ahal izatea, Zergen Arau Orokorreko 41. artikuluan xedatutako erantzukizun solidarioaren kasuan erortzeagatik; hori erantzulea arau hausteko partaidetzat jotzetik eratortzen da, eta kasu horretan zehapena eska daiteke, baina bestelako erantzukizun kasu baren arabera, eta erkideak edo erkideek arau haustean parte hartu dutela behar bezala arrazoitu behar da.

Loturak

40 eta 41 Art. ZFAO

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli