www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000359

Zer lege arautegik jasotzen du ondasun batzuen enbargaezintasuna?


  

Orokorrean Prozedura Zibilaren Legeak, lehenbizi, 605. artikuluan, ondasun guztiz enbargaezinak eta, bigarrenez, 606. artikuluan, betearazpenpeko alderdiaren ondasun enbargaezinak arautzen ditu.

Horrela, 605. artikuluak xedatzen duenez, Honakoak ez dira batere enbargagarriak:

  1. Etxeko animaliek, hargatik eragotzi gabe sor ditzaketen.
  2. Besterenezintzat jo diren ondasunak.
  3. Eskubide osagarriak, besterenezinak badira, nagusia gorabehera.
  4. Berez, ondare edukirik ez daukaten ondasunak.
  5. Lege xedapenen batek berariaz enbargaezintzat jo dituen ondasunak.

bestalde, 606. artikuluak xedatzen duenez, Honakoak ere enbargaezinak dira:

  1. Altzariak eta etxeko hornidurak, betearazpenpeko alderdiaren eta haren familiaren arropak, azalekotzat jo ezin daitezkeenei dagokienez. Orokorrean, elikagaiak, erregaiak eta, auzitegiaren iritziz, betearazpenpeko alderdiak eta haren mendekoek duintasun nahikoz euren biziraupena mantendu ahal izateko ezinbestekoak diren bestelako ondasunak.
  2. Betearazpenpeko alderdiak diharduen profesio, arte edo lanbidea burutzeko behar dituen liburuak eta tresnak, haien balioak eskatutako zorraren zenbatekoarekin proportziorik ez badauka.
  3. Ondasun sakratuak eta legez erregistratutako erlijioen gurtzarakoak.
  4. Legez enbargaezintzat berariaz jotako kopuruak.
  5. Espainiak baieztatutako Itunek enbargaezintzat jotako ondasun eta kopuruak.

Zerga eremuan, ZFAko 173.4 artikuluak jasotzen du gaia eta, xedatzen duenez, Ez dira enbargatuko legeek enbargaezintzat jotako ondasun eta eskubideak ezta beste batzuk ere, besterentzearen kostuak besterentzetik normaltasunez eskura litekeen zenbatekoa gaindi lezakeela uste bada. Azken salbuespen hori derrigorrezko betearazpenaren xedean bertan eta eraginkortasun eta proportzionaltasun printzipioetan oinarritzen da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli