www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000356

Kredituaren enbargo batean faktura batean BEZari dagokion zatia enbergagarria da?


  

Bai. TEACek, alokairuko kreditu baten enbargoari buruz, irizpidea bateratzeko 2003-12-4ko ebazpenean adierazi duenez, epe labur eta kredituen enbargoak sorrarazitako BEZari dagokion kopurua ere biltzen du, enbargatutakoa kreditua osotasunean hartua delako, eta BEZagatiko betebehar formal eta materialak badirauelako; beraz, hori ere ordaindu behar da. Horrek ez dakar kontzeptu horregatik birritan ordaintzea, enbargatutako zenbateko osoa enbargatutako zordunak ordaintzeke dauzkan zorren ordainketari baino ez zaiolako ezartzen.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli