saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000277

Berrinbertsioagatik salbuetsita al dago Bizkaian kokatutako ohiko etxebizitza baten salmentan lotutako ondare irabazia, erosiko den etxebizitza atzerrian baldin badago, egoitza aldaketa baten ondorioz?

Zergadunak zerga pertsonalak Bizkaian ordaintzen baldin baditu, zergapetu gabe gelditu ahal izango dira zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako ondare irabaziak, betiere, eskualdatzean lotutako zenbateko osoa beste ohiko etxebizitza bat eskuratzeko berrinbertitzen baldin bada arauz jasotako baldintzetan.

Beraz, baldintza horiek betetzen badira, eskualdatzean lortutako ondare irabazia salbuetsita egongo da, berrinbertsioaren ardatza den ohiko etxebizitzaren kokalekua gorabehera.

Hori guztia, barne ordenamendua osatzen duten nazioarteko Tratatuetan eta Hitzarmenetan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eskuraketa

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli