saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000241

Galdetzaileak etxebizitza bat eskuratu zuen 2014ko ekainean, trasteleku eta aparkatzeko plaza batekin batera, guztia 200.000 euroren truke, eta ordutik bere ohiko etxebizitza da. 2014tik bere bikotekidearekin bizi da etxebizitza horretan, eta joan den 2014ko urrian Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman zuten; ekonomia-harremanei dagokienez irabazpidezko erregimenaren arabera gidatzea hautatu zuten. Horregatik, galdetzailearen bikotekideak etxebizitzaren jabekide izaera jasotzea erabaki dute; horretarako, agertutako alderdiak higiezina irabazpidezko sozietatera gehituko du horretarako beharrezkoak diren eskritura publikoak notario aurrean sinatuz. Horrek PFEZan duen eragina jakin nahi du.

Galdetzailearen etxebizitza pribatiboa irabazpidezko sozietatera gehitzeak etxebizitza horren % 50 eskualdatzea esan nahi du; beste era batera esanda, jabearen etxebizitzaren % 50 bere bikotekideari ematea. Eskualdaketa hori ondasunen irabazia edo galera da ekarlearentzat edo eskualdatzailearentzat; kopurua kalkulatzeko eskualdaketaren balioaren % 50aren tartea hartuko da (irabazizko mailan emandako kasuan Ondorengotza eta Dohaintzen gaineko Zergaren araua aplikatzetik eratorritako balioa izango da), ken galdetzaileak ordainduako eskualdaketak eragindako gastu eta zergak, eta erdi horren eskuraketa balioa.

Hala ere, errenta hori zenbatzerakoan ondare galera bat gertatuko balitz eta irabazizko eskualdaketa balitz, ezingo genuke hori zenbatu, PFEZaren Foru Arauan ezarritakoaren arabera: “Honakoak ez dira konputatuko ondare galera gisa: (...) c) Inter vivos egintzengatik edo eskuzabaltasunaren ondoriozko dohaineko ondoriozkoak (…)”.

Loturak

PFEZren 13/2013 FAren 40, 43, 44, 45 eta 46 art.ak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli