www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000151

Zein da aurkeztu behar dudan dokumentazioa Segregazioak edo agregazioak egitean hiri-lur katastroan?


  

Banantzeak, zatiketak, elkartzeak edo agregazioak aldez aurreko aitorpenaren mende daude; beraz, dokumentazioa katastroan aurkezten da, eta 30 egun naturaleko epean katastroko erreferentzien zerrenda bat sortuko du, notariotzara bidaliko duena behin betiko eskrituran sar daitezen.

Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:

  • Aurkezle deklaratzailearen eta, hala badagokio, ordezkariaren NANaren fotokopia, ordezkaritzaren egiaztagiriarekin batera.
  • Dokumentu publikoan gauzatuko den eskrituraren zirriborroa. Oharra: dokumentua egin duen notariotzako helbide elektronikoa eskatu.
  • Formatu elektronikoan, eta betiere obraren amaierari dagokionez, jarraian zehazten den dokumentazioa. Dokumentazio grafikoa CAD dwg, dxf, dgn, shx, shp, prj edo dfb formatuetan aurkeztuko da, zehaztasun egokiarekin, edo bestela, aurrekoetatik abiatuta informatikoki sortutako pdf fitxategian. Argazkiak .jpg formatuan aurkeztuko dira eta gainerako dokumentazioa .pdf formatuan. Dokumentazioa entregatzeko euskarria CD, DVD edo USB memoria bat izan daiteke, edo, erabilgarri dauden unean, zergadunarentzat eskuragarri dauden bitarteko telematikoak erabili ahal izango dira.
    1. Eskalako planoak, katastroko kartografiaren gainean irudikatuak, teknikari eskudunek sinatuak, eragiketaren edo jarduketaren hasierako egoerari eta azken egoerari buruzkoak. Lurzatiak direnean, planoak UTM koordenatuetan, ETRS 89 erreferentzia-sisteman edo erregelamendu bidez ezartzen den sisteman georreferentziatuta egon beharko dira.
    2. Landa-lurzatiak direnean, udal-lizentzia.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli