www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000137

Zein da aurkeztu behar den dokumentazioa obra berri bati alta emateko, Handitzea, berritzea edo birgaitzea?


  

Eraikin berrien eraikuntzek, lehendik dauden eraikinen handitze, birgaitze eta eraberritze erabatekoek edo integralek eta banaketa horizontalek aldez aurreko deklarazioa behar dute. Beraz, 30 egun naturaleko epean katastroko erreferentzien zerrenda bat sortzen duen katastroko dokumentazioa aurkezten da, eta zerrenda hori notariotzara bidaliko da behin betiko eskrituran sar daitezen. Hauek dira aurkeztu beharreko agiriak:

  • Aitortzailearen eta, hala badagokio, ordezkariaren NANaren fotokopia, ordezkaritza egiaztatzen duen agiriarekin batera.
  • Dokumentu publikoan gauzatuko den eskrituraren zirriborroa. Oharra: dokumentua egin duen notariotzako helbide elektronikoa eskatu.
  • Formatu elektronikoan, eta betiere obraren amaierari dagokionez, jarraian zehazten den dokumentazioa. Dokumentazio grafikoa CAD dwg, dxf, dgn, shx, shp, prj edo dfb formatuetan aurkeztuko da, zehaztasun egokiarekin, edo bestela, aurrekoetatik abiatuta informatikoki sortutako pdf fitxategian. Argazkiak .jpg formatuan aurkeztuko dira eta gainerako dokumentazioa .pdf formatuan. Dokumentazioa entregatzeko euskarria CD, DVD edo USB memoria bat izan daiteke, edo, erabilgarri dauden unean, zergadunarentzat eskuragarri dauden bitarteko telematikoak erabili ahal izango dira.
    1. Eraikinaren kokapen-planoak eta behin betiko kokalekua lurzatiaren barruan, katastroko kartografiaren gainean adieraziak, UTM koordenatuetan, ETRS 89 erreferentzia-sisteman edo erregelamendu bidez ezartzen den sisteman geoerreferentziatuta.
    2. Lokalak irudikatzen dituzten solairuen banaketa-planoak, egindako banaketa horizontalaren arabera, hala badagokio. Titular baten erabilera eta gozamen esklusibora eta iraunkorrera atxikitako trastelekuen eta/edo indibisoan aparkatzeko plazen kasuan, planoetan trasteleku eta/edo aparkaleku horien deskribapen grafikoa jasoko da.
    3. Altxaeren planoak eta sekzio bertikal adierazgarriak.
    4. Eraikuntzaren kalitateen memoria.
    5. Obra-amaierako ziurtagiria, teknikari eskudunek sinatua.
    6. Eraikuntzaren argazki adierazgarriak.
    7. Hala badagokio, Etxebizitza Babestuen Behin-behineko Kalifikazioaren kopia, edozein erregimenetan (VPO, prezio tasatua, etab.).
    8. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako legokiokeen hobaria edo salbuespena eskatzea, hala badagokio; kasu horretan, obra-hasieraren ziurtagiria ere aurkeztu beharko da.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli