saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004328

Familia-unitatea osatzen duten kideek ohiko egoitza lurralde ezberdinetan dutenean, Bizkaian batera tributatu ahal dute?

Familia-unitatea osatzen duten kideek ohiko egoitza lurralde ezberdinetan dutenean (baina guztiok Espainiako Estatuan) , eta batera tributatzeko asmoa dutenean, Bizkaiko Foru Aldundiari tributatuko diote, baldin eta familia-unitate horretan likidazio-oinarri handiena duen kideak ohiko bizilekua lurralde honetan badu.

Baina, familia- unitatearen kidea Espainiako lurraldean zerga-egoiliarra ez denean, ezin dute baterako tributazioa egin.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli