saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004161

EEE batean zegoen langile baten alargunak pentsio bat jasotzen du, errenta gisa, aseguru enpresa batetik (87. urtekoa da, Firestoneko ERE bateko zenbateko salbuetsiaren gaineko soberakinari dagokio). Horrez gain, enpresak kontratatutako aseguru kolektibo baten prestazio bat kobratzen du, heriotzagatik. Jasotakoaren % 70 egozteko eskubidea du edo kontzeptua aldatu egiten da kobratzen dituena alarguna denean? Nola ordaindu behar ditu zergak aseguru kolektiboa tarteko?

Alarguntasun eta zurztasunaren ziozko prestazioak

Enpresak berak hildako langileen senideei ordaindu beharreko zenbatekoek (alarguntasun eta zurztasun osagarriak), zuzenean enpresak zein aseguru enpresa baten bitartez ordainduz gero, lan etekinen kalifikazioa jasotzen dute eta % 100ean integratzen dira.
EEEetatik jasotako zenbatekoen % 70ean integratzea langileei baino ezin zaie aplikatu.

Heriotzaren ziozko prestazioak

Bestalde, aseguru kolektiboen kontratuetatik eratorritako heriotzaren ziozko prestazioak, enpresek bere gain hartutako pentsioen ziozko konpromisoak gauzatzen badituzte, Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bategina onetsi duen azaroaren 29ko Legegintzako 1/2002 Errege Dekretuko lehenengo xedapen osagarrian aurrez ikusitako baldintzetan, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren mende egongo dira, eta ez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren mende.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli