www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001651

Lanaren etekinak zatika hartzea. Zergari buruzko Araudiko 14.2 art. (eraikitzen)


  

Zergaren Erregelamenduaren 14. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen da lanaren etekinak zatika har daitezkeela, baina bertan ezartzen dena ez zaie aplikatu behar denboran zehar modu nabarmen irregularrean lortutakoei, artikulu bereko 1. idatz-zatian adierazitakoei, ez baitira "bi urtean baino denbora luzeagoan sortutako lanaren etekinak" kategoriakoak; aitzitik, beste era batera tratatu behar dira.

Horregatik, denboran modu irregularrean lortutako lanaren etekinak egonez gero, esaterako lan-harremana bi alderdiak ados jarrita amaitzen denean (batzuetan enplegu-erregulazioko espedientetik kanpoko borondatezko erretiro aurreratuen ondorioz), kontuan eduki beharko da kontratua azkentzearen ondorioz kapital modura jasotako diru-kopuruak zergaldi bakarrari egozten zaizkion, eta ezin kalkulatu izango da zer alditan sortu diren, zeren eta kalte-ordainak akordioa egiten denean sortzen baitira eta ez baitaude lotuta sorkuntza-aldi jakin bati, nahiz eta baremo gisa antzinatasun-urteak eta antzekoak erabili.

Loturak

Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli