390 eredua

1. Datu orokorrak eta subjektu pasiboa

390

DATU OROKORRAK

Urteari dogokion ekitaldia ipini behar da

01. Laukia: Konkurtsoa dagoenean epealdia zatikatzea

Zergaren autolikidazioaren aldian konkurtsoa adierazten bada auto baten bidez, subjektu pasiboak bi autolikidazio aurkeztu behar ditu: bata konkurtsoa adierazi aurreko zergaegitateengatik eta bestea adierazpenaren ondokoengatik.

Autolikidazioaren aldia zatitzeko erreferentziatzat hartuko den eguna zehaztu behar da formatu honekin: urtea/hila/eguna. Aldi-zatiketa hau ez zaie aplikatuko HIEan inskribatuta dauden subjektu pasiboei, ez eta erakunde taldeen araubide bereziari heldutakoei ere (Urteko laburpen-aitorpena).

02. Laukia: Autolikidazio osagarria

Honen ondoreetarako, autolikidazio osagarriak dira aurretik aurkeztutako bat osatzeko edo aldatzeko aurkezten direnak. Autolikidazio hauek sartu beharreko diru kopurua aurreko autolikidaziokoa baino gehiago edo itzuli edo konpentsatu beharrekoa baino gutxiago denean aurkeztu ahal dira.

Kutxa-irizpidearen araubide berezia

03. Laukia: Kutxa-irizpidearen araubide bereziari heldutako subjektu pasiboa. 04 . Kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatu zaien.

04. Laukia: eragiketen hartzailea. Kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatu zaien eragiketen hartzailea izanez gero, X jarri behar da lauki honetan.

Hainbanaketa bereziaren aplikazioa hautatzea / aukera hori baliogabetzea

05. Laukia: Hainbanaketa bereziaren aplikazioa hautatzea. Subjektu pasiboak hainbanaketa berezia aplikatzea aukeratu badu, X jarriko da lauki honetan. Oro har, aukera hori egin ahal izango da urte natural bakoitzari dagokion zergaren azken aitorpenlikidazioan, eta, horrela eginez gero, urtean zehar aplikatutako kenkariak erregularizatu egingo dira. Hainbanaketa bereziaren erregela aplikatzeko aukera horrek ondorioak sortuko ditu subjektu pasiboak baliogabetzen ez duen bitartean, baina gutxienez hiru urte naturaleko inda raldia izango du, aukera zein ekitalditarako egin den, ekitaldi horretako urte naturala ere barnean hartuta.

06. Laukia: Hainbanaketa berezia aplikatzeko egindako aukera baliogabetzea.

Subjektu pasiboak hainbanaketa berezia aplikatzeko aukera baliogabetu nahi badu, X jarriko da lauki honetan. Behin amaituta 05 laukian aipatutako hiru urteko gutxieneko indarraldia, aukera baliogabetu ahal izango da urte natural bakoitzeko azken aitorpen-likidazioan. Horrela eginez gero, urtean zehar aplikatutako kenkariak erregularizatu egingo dira.

07. Laukia: Araubide berezia.

X bat jarri, BEZari buruzko Foru Arauaren 163. Sexies.Bost artikuluan jasotako araubide berezia aplikatu nahi izanez gero.

SUBJEKTU PASIBOA

Jarduera nagusia. Jarduera nagusitzat ekitaldian sarrera gehien sortu dituena hartu behar da.

JEZen epigrafea: jarduera nagusiak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan duen epigrafea adierazi behar da, badauka.

2. Sortutako BEZ

Sortutako BEZ

ARAUBIDE OROKORRA

20 - 25 laukiak: Fakturatutako bezeroeientzako, ontzietako eta bilgarrietako eta deskontuetako itzultzeak eta egindako operazioen ondoko hobariak barne, adierazi behar dira.

Lauki hauek ere beste araubide berezi batzuk (EOAB -erabilitako ondareetako araubide berezirik-, kutxa-irizpidearen Araubide Bereziko) egotekotan erabiltzen dira.

BALIOKIDETASUN ERREKARGUA

32 - 39 laukiak: Handizkariak sartzen duen eta eragiten duena txikizkariari.

BATASUNAREN BARRUKO ESKURAKETAK

40 - 41 laukiak. Berariaz Ekitaldian Batasunaren barruan egindako ondasunen eskuraketak enpresari edo profesionalen artean.

SUBJEKTU PASIBOA INBERTITZEAREN ONDORIOZ SORTUTAKO BEZa

42 eta 43 laukiak. Subjektu pasiboa eroslea edo zerbitzuaren hartzailea den operazioak.

OINARRIEN ETA KUOTEN ALDAKETAK OROKORRA

44 eta 45 laukiak: Aurreko laukietan jarritakoez bestelako tasen ondorioz sortutako zerga-oinarri guztien batura eta kuota guztien batura jarriko dira.

OINARREN ETA KUOTEN ALDAKETAK, BEZFAren 80. artikuloko 3. eta 4. zenbakiak

46 eta 47 laukiak: Kreditu kobraezinengatik eta hartzekodunen konkurtsoagatik, kantitate ordaingabeak.

3. BEZ kengarria

BEZ kengarria

BEZ KENGARRIA

60-64 Laukiak: Jasandako BEZ-kuota kontzeptu desberdinengatiko kengarriak
 

 

INBERTSIOEN ONDASUNEN ERREGULARIZAZIOA

65 . laukia: Aurrekoepealdietan inbertsio ondasunen zioz aplikatutako kenkarienerregularizazioaren emaitza adierazi behar da. Jarduerari ekinaurreko kenkaririk badago, haien erregularizazioa ere zenbatubehar da. Erregularizazioaren ondorioz kenkarien zenbatekoa txikitu behar bada, emaitza (–) zeinuarekin adierazi behar da. BEZaren FAko 107. artikulua

 

4. Zerga-ordainketa, emaitza eta sarrera frogagiria

390

ZERGA-ORDAINKETA LURRALDEEN ARABERA (zergak hainbat administraziori ordaintzen dizkieten subjektu pasiboak soilik)

81-92 laukiak: hainbat administraziori ordaintzen badizkieten subjektu basiboek behin betiko ehuneko erregularizatu behar dute.
Eragiketa kopuru atalean, pasa den ekitaldian lurralde erkidean egindako eragiketen bolumenaren zenbatekoa adierazi behar da.
Ehuneko atalean ekitalde bakoitzeari behin behineko dagokiona guztizkoaren gainean.

ZERGA-ORDAINKETA (BESTE LAUKI BATZUK)

97 laukia: beste urteetako 390eredua soilik

99 laukia: hleko 303 ereduak zenbatekoa

100 laukia: Foru Aldundiak ekitaldian egindako itzulketen zenbatekoen eta eskatu arren izapidetu gabe dauden itzulketen zenbatekoen batura jarri behar da.

EMAITZA

111 Laukia: Jarduerarik gabe. Ekitaldian BEZaren kuotarik sortu edo jasan ez bada edo jardueraren amaira dogoenean .

5. Kutxa-irizpidearen araubide berezia

390

Kutxa-irizpidearen araubide berezia duten subjektu pasiboentzako eta araubide horren eraginpeko eragiketen hartzaileentzako baino ez

130 eta 131 laukiak:  Ondoko ondasun- eta zerbitzu-emateen zergaoinarria eta kuota zehaztu behar dira: kutxa-irizpidearen araubide berezian egonik likidazioaldian araubide horren arabera batere sortu ez arren, arau orokorra aplikatuz sortu dituztenak.
132 eta 133 laukiak: Ondoko ondasun eta zerbitzuen autolikidazioetako  zerga-oinarria eta jasandako kuota zehaztu behar dira: kutxairizpidearen araubide berezian egonik, edo horretan egon daitezkeela, likidazioaldian jaso arren ordaindu ez direlako ez oinarririk ez kuotarik sortu ez dutenak.

 

6. Informazio gehigarria eta laina

390

IZAKINAK

140 laukia: Hasierako (urtarrilaren 1eko) izakinen zenbatekoa adierazi behar dira, erosketa-prezioaren arabera

141 laukia: Amaierako (abenduaren 31ko) izakinen zenbatekoa adierazi behar dira, erosketa-prezioaren arabera

ONDASUN ARRUNTEN EROSKETAK

Ondasun arrunten erosketak: Osagarri, salgai erosketa, lehengaiak ordezkoak...

142-159 laukiak:

Zerga oinarriaren sutabea. Ekitaldian egindako ondasun arrunten erosketen zioz jasandako kuotei dagozkien zerga oinarrien zenbatekoak adierazi behar dira, zerga tasa bakoitzeko.
Jasandako kuotaren sutabea. Ekitaldian egindako ondasun arrunten erosketei dagozkien kuotak, zerga tasa bakoitzeko, kenezinak barne, lainaren erregela, bidezkoa denean, aplikatu baino lehen.
Kuota kengarriaren sutabea. Ekitaldian egindako ondasun erosketek jasandako kuotak, zerga tasa bakoitzeko, lainaren erregela, bidezkoa denean, aplikatu ondoren.

GASTUAK

Gastuak: Konponketetako eta kontserbazioko gastuak, profesional independenteko zerbitzuak, publizitatea, elektrizitatea bezala hornikuntzak eta beste edozein hornikuntza...

160-174 laukiak:

Zerga oinarriaren sutabea. Ekitaldian sortutako gastuengatik jasandako kuotei dagozkien zerga oinarrien zenbatekoa, zerga tasa bakoitzeko.
Jasandako kuotaren sutabea. Ekitaldian egindako gastuei dagozkien kuoten zenbatekoa, kenezinak barne, zerga tasa bakoitzeko, lainaren erregela, bidezkoa denean, aplikatu baino lehen.
Kuota kengarriaren sutabea. Ekitaldian egindako gastuek jasandako kuota kengarrien zenbatekoa, zerga tasa bakoitzeko, lainaren erregela, bidezkoa denean, aplikatu ondoren.

INBERTSIO-ONDASUNAK

Inbertsio-ondasunak: Urte bat baino gehiagotan erabiliko diren eta zeinen eskuratze-balioa 3.005,06 euro baino gehiagokoa izan dadin ondareak.

LAINA

193-194 laukiak: Lain orokorra ( 193 ) edota lain berezia ( 194 )aplikatu bad(ir)a, lauki hauetan X jarrita adierazi behar da.
195 laukia: Ekitaldiko autolikidazioan aplikatutako lainaren ehunekoa adierazi behar da.

 

 

 

7. Eragiketen bolumena eta eragiketa espezifikoak

390

ERAGIKETEN BOLUMENA

200 laukia: Araubide orokorreko eragiketak

Subjektu pasiboak urte naturalean zehar BEZaren araubide orokorrean egindako ondasun-emateen eta zerbitzu-prestazioen zenbateko osoa adierazi behar da, BEZa bera kenduta eta —halakorik badago—baita baliokidetasun-errekargua ere. Nolanahi ere, eragiketa hauek kanpo utzi behar dira: Zergaren aplikazio-lurraldetik kanpo kokaturik dauden establezimendu iraunkorretatik burutzen diren eragiketak, baldin eta eragiketa horien kostuak ez badituzte jasaten lurralde horretan kokatutako establezimendu iraunkorrek. BEZaren FAko 9. artikuluko 1. zenbakiko c) eta d) letretan adierazitako autokontsumoak. Hauek ere kanpo utzi behar dira: 202, 203 eta 204 laukitxoetan adierazitako eragiketa salbuetsiak zein 205 eta 209 laukitxoetako eragiketak.

201 laukia:

Kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatu ondoren, BEZFAko 75. artikuluan jasotako sortzapen erregela orokorraren arabera sortutako eragiketak.

BEZaren (fakturatutako guztia, sortutakoa zein sortu ez dena) kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatzen zaien eragiketen zenbatekoa guztira

202 laukia: 

Batasunaren barruko ondasun- eta zerbitzu-emateak. Salbuetsita dauden Europar Batasunaren barruko ondasun-emateen zenbatekoa adieraziko da, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 25. artikuluan xedatutakoaren arabera, bai eta ekitaldiko Europar Batasunaren barruko zerbitzu-prestazioen zenbatekoa ere.

203 laukia:

Esportazioak eta salbuetsitako beste eragiketa batzuk,kenkarirako eskubidea ematen dutenak.
Behin betiko esportazioak, bidaiarien araubideko esportazioak, behin betiko bidalketak Kanarietara, Ceutara eta Melillara, etab.

204 laukia:

Eragiketa salbuetsiak, kenkarirako eskubidea ematen ez dutenak
Eragiketa salbuetsiak, kenkarirako eskubidea ematen ez dutenak (salbuespen mugatuak), baldin eta zergadunak salbuetsita ez dagoen beste jarduera bat edo beste jarduera batzuk garatzeagatik ereduak aurkezteko betebeharra baldin badu.
Adib.: BEZaren nahitaezko ereduak aurkeztu behar dituen medikua, medikuntzan aritzeaz gain (pribatua), merkataritza-lokal bat alokatu duelako.

205 laukia: 

Kokapen-erregelen menpe ez dauden eragiketak (207 eta 209 laukietakoak izan ezik). BEZaren Foru Arauan araututako kokapen-erregelen ondorioz zergapean ez dauden ondasun-emateen eta zerbitzu-prestazioen zenbatekoa adieraziko da, 207 laukitxoan (kokapen-erregelen pean ez dauden eragiketak, leihatila bakarreko araubide bereziak aplikatzen dituztenak) eta 209. laukitxoan (Batasuneko beste estatu kide batzuetan instalatu edo muntatu beharreko ondasunen emateak) jasotakoak izan ezik.

206 laukia:

Subjektu pasiboaren inbertsioa duten eragiketak.
Ondasun zehatz batzuen emateak (urrea, hondakinak, higiezinak saltzea salbuespenari uko eginda, etab.), subjektu pasiboaren inbertsioaren araua aplika dakiekeen horietan (eragiketaren hartzaileak jasanarazten du BEZa).

Subjektu pasiboaren inbertsioa duten zergapeko eragiketak. BEZaren FAren 84.Bat.2.b) artikuluko erregela aplikatu behar zaien urrezko materialen emateak; 84.Bat.2.c) artikuluan ezarritakoa aplikatu behar zaien industriako hondakinen, fundizioko zamarren eta hondakinen emateak; 84.Bat.2.d) artikuluan ezarritakoa aplikatu behar zaien eragiketak; 84.Bat.2.e) artikuluan ezarritako erregela aplikatu behar zaien ondasun higiezinen emateak; 84.Bat.2.f) artikuluan ezarritako erregela aplikatu behar zaien eragiketak, eta arau bereko 140 quinque artikuluan aipatzen diren inbertsio-urrearen emateak.

207 laukia: 

Kokapen-erregelen menpe ez dauden eragiketak, leihatila bakarraren araubide bereziei heldu dietenak. Honako hauen guztizko zenbatekoa jasoko da: Europar Batasuneko beste estatu batzuetarako diren Europar Batasunaren barruko ondasunen urruneko salmentak, BEZaren Foru Arauaren 68.Lau artikuluan xedatutakoaren arabera zergapean ez daudenak, baldin eta BEZaren Foru Arauaren IX. tituluko XI. kapituluaren 3. atalean ezarritako araubide berezia aplikatzen badute (Batasunaren araubidea). Hirugarren herrialde edo lurralde batzuetatik inportatutako ondasunen urruneko salmentak, zerga aplikatu behar den lurraldean zergapetu gabekoak, baldin eta BEZaren Foru Arauaren IX. tituluko XI. kapituluaren 4. atalean ezarritako araubide berezia aplikatzen badute (inportazioen araubidea). Zergapetu gabeko zerbitzu-prestazioak, BEZaren Foru Arauaren IX. tituluko XI. kapituluaren 2. edo 3. atalean ezarritako araubide bereziak aplikatzen badituzte (kanpoko araubidea edo Batasunaren araubidea).

208 laukia:

Zergapean dauden eta leihatila bakarreko araubide bereziak aplikatzen dituzten eragiketak. Honako hauen guztizko zenbatekoa jasoko da: Inportatutako ondasunen urruneko salmentak, zerga aplikatu behar den lurraldean zergapetuak , baldin eta BEZaren Foru Arauaren IX. tituluko XI. kapituluaren 4. atalean ezarritako araubide berezia aplikatzen badute. Zergapean dagoen beste edozein eragiketa, baldin eta BEZaren Foru Arauaren IX. tituluko XI. kapituluan ezarritako araubideetako bat aplikatzen badu eta eragiketen bolumeneko parte izan behar badu.


209 laukia: 

Batasuneko beste estatu kide batzuetan instalatu edo muntatu beharreko ondasunen emateak. Inoren esku jarri aurretik instalatu edo muntatu behar diren ondasunen emateen zenbatekoa adierazi behar da, instalazioa Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan burutzen bada. Baina emateok bakarrik zenbatuko dira instalazioak edo muntaketak emandako ondasunak ibilgetzea eragiten badu.

 

210 laukia: 

Araubide erraztuko eragiketak. Araubide erraztua aplikatu behar zaien jardueren zenbateko osoa adierazi behar da, BEZa bera kenduta eta —halakorik badago—baita baliokidetasun-errekargua ere.


211 laukia:

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezian eginiko eragiketak. Subjektu pasiboak, gainera, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide bereziaren peko jardueraren bat egiten badu, laukitxo honetan adierazi beharko du araubide berezi horren peko ondasun-emateen eta zerbitzu-prestazioen zenbatekoa, jaso dituen konpentsazioak barne.


212 laukia:

Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian dauden subjektu pasiboek eginiko eragiketak. Subjektu pasiboa PFEZean errentak eratxikitzeko araubidean dagoen pertsona fisiko edo entitate bat bada eta txikizkako merkataritza-jardueraren bat egiten duela-eta baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu behar bazaio, araubide berezi horren barruan egindako ondasun-emateen zenbatekoa adierazi beharko du laukitxo honetan, BEZa alde batera utzita.

 

213 laukia:

Erabilitako ondasunen, arte objektuen, antzinako objektuen eta bilduma objektuen araubide berezian eginiko eragiketak. Subjektu pasiboak urte naturalean zehar erabilitako ondasunen, arte objektuen, antzinako objektuen eta bilduma objektuen araubide berezian eginiko zergapeko eta ez salbuetsitako ondasun-emateen zenbateko osoa adierazi behar da (BEZa alde batera utzita), bai zerga-oinarria zehazteko eragiketa bakoitzaren mozkin-marjinaren modalitatea erabili duenean, bai mozkin-marjina orokorraren modalitatea erabili duenean.

 

214 laukia:

Bidaia-agentzien araubide berezian eginiko eragiketak. Subjektu pasiboak urte naturalean zehar bidaia-agentzien araubide berezian eginiko zergapeko eta ez salbuetsitako zerbitzu-prestazioen zenbateko osoa adierazi behar da (BEZa alde batera utzita).

 

215 laukia:

Talde barruko eragiketak, BEZaren FAren 78. eta 79. artikuluetan xedatutakoaren arabera baloratuak. BEZaren FAren 163.Octies Bat artikuluan xedatutakoaren arabera tributatu duten ondasun-emateen eta zerbitzu-emateen zenbateko osoa jaso beharko da, foru-arau beraren 78. eta 79. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

 

216 laukia:

Ondasun higiezinen emateak, finantza-eragiketak eta inbertsio-urrearekin lotutako ezohiko eragiketak. Jaso beharko da zerga ordaindu behar duten ondasun higiezinen emateen zenbatekoa, BEZaren FAren 20.Bat 18 artikuluko finantza-eragiketena, salbuespenik ez dutenena barne, eta inbertsiorako urreari buruzko eragiketa salbuetsiak (BEZaren FAren 140 bis artikulua), aipatutako emateak eta eragiketak subjektu pasiboaren ohiko jarduera ez badira.

 

217 laukia:

Inbertsio-ondasunen emateak. Zergapeko ondasun-emateen zenbatekoa adierazi behar da, baldin eta inbertsio-ondasunak badira eskualdatzailearentzat, BEZaren FAko 108. artikuluan ezarritakoaren arabera.

 

ERAGIKETA ESPEZIFIKOAK

220 laukia: Loturarik gabeko bestelako eragiketak kentzeko eskubidearekin
BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 94. artikuluan xedatutakoaren arabera kenkarirako eskubidea duten eta zergapean ez dauden eragiketen zenbatekoa guztira.

221 laukia: Loturarik gabeko bestelako eragiketak kentzeko eskubiderik gabe
BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 7. artikuluan araututakoaren arabera kenkarirako eskubiderik ez duten eta zergapean ez dauden eragiketen zenbatekoa guztira.

222 laukia: Ustiapenerako diru-laguntzak.
Jarduerak finantzatzeko eta ekitaldian jasotako kapitalekoak ez diren diru-laguntzak.

223 laukia: Ekitaldian jasotako kapitaleko diru-laguntzak.
Ekitaldian jasotako diru-laguntzak, jarduerak finantzatzeko direnak eta kapital diru-laguntzatzat hartzen direnak.
 

8. Faktura liburuak eta sinadura

390

FAKTURA LIBURUAK

Emandako fakturak.

Faktura-kopuruak bi partek eratuta daude: seriea eta zenbakia

  • Serieak baimentzen du zerbitzuekiko faktura erlazionatuak edo enpresaren barruan, edo adibidez noiz hainbat establezimendu dituzten eskainitako bere operazioak egiten dituen produktu desberdinak bereiztea. Serie desberdinekin faktura emisioa aukera onargarri eta Fakturazio-Araudian begietsitakoa da.
    Prozedura hau nahitaezkoa, adibidez faktura zuzentzaile igortzen denean.
  • Zenbakia zenbakizko soilik partea da eta sekuentziala beti izan behar du, zenbaki saltorik gabe

    Jasotako fakturak.

Lehen zk. zutabean emandako lehen fakturari jasotzaileak ezarritako zenbakia jarri behar da eta Azken zk. zutabean serieko azken fakturari ezarritakoa. Fakturen zenbakiak ekitaldian jasotako fakturen BEZaren erregistro liburuan idaztohartuta daudenak izan behar dira.

Ez da egindako edo jasotako fakturen daturik jarriko faktura guztien berri eman bada Informazioa Berehala Emateko Sisteman (IBES).

 

Informazio gehiago

Itzuli