Egoitza Bizkaian zuen hildako pertsona baten bizi aseguruaren onuradunek egin beharreko izapideak, onuradunak ezkontidea edo inskribaturiko izatezko bikotekidea, aurrekoak eta/edo ondorengoak EZ direnean.

1. 652 eredu nola betetzeko jarraibidearen estekak
2. Obligaziodunak:

Bizitza-aseguruko kontratu baten onuradunak, hildakoak (kontratatzailea/hartzailea eta, aldi berean, aseguratua) heriotza gertatu zenean ohiko bizilekua Bizkaian izan bazuen, edo aseguru kolektiboko kontratu baten onuradunak, hartzailea (enpresa) eta aseguratua (hildako langilea) desberdinak badira.

3. Aurkeztu beharreko eredua:

Hurrengo esteka 652 eredua,  eta eredu hori betetzeko laguntza programa bat ere, eskura dago:

4. Epea:

Urte 1, sortzapen-datatik aurrera (heriotza-data, salbuespenak salbuespen: testamentu-ahalordeak, oinordetza-itunak...)

5. Aurkezteko lekua eta modua:

TELEMATIKOA, leku hauetan:

  • Notario-agiri baten babesa duten autolikidazioen notariotzak.
  • Egoitza elektronikoa (www.ebizkaia.eus) sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioetarako, baldin eta zerga-egitatea egin izana egiaztatzen duen notario-agiri baten babesa badute (jarauntsia adjudikatzeko eskritura, EZ testamentua).

AURREZ AURRE:

  • Bizkaiko Foru Ogasunaren Bilboko bulegoan. Basurtuko Kaputxinoen kalea, 4.
  • Basauri, Getxo eta Mungiako bulego deszentralizatuetan (bakarrik aurkeztu daitezke, sartu beharreko kuotarik gabeko autolikidazioen 650 eta 652 ereduak ).
  • Hipoteka-barrutiko likidazio-bulegoak (jabetza-erregistroak), bakoitzari dagozkion udalerrien arabera.

Aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta bakarrik ematen da

650 eta 652 ereduek nahitaezko aurkezpen telematikoa izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, baldin eta:

  • 650 eredua, ordaindu beharreko kuotarik ez badu eta zergapeko egitatea gauzatzen jarraitzen duen notario-agiri baten babesa badu.
  • 652 eredua, ordaindu beharreko kuotarik ez badu.

 

6. Zer sartu behar den:

Onuradunak jasotako diru kopuruak.
 

7. Murrizketarik ohikoenak:
  • I. taldea (odol-ahaidetasun edo adopzio bidezko zuzeneko lerroko ondorengoak eta aurrekoak, eta 2/2003 Legearen arabera eratutako ezkontideak edo izatezko bikoteak):  400.000 € onuradun bakoitzeko
  • II. taldea (neba-arrebak, etab.): % 50, gehienez ere 200.000 euro.
  • III. taldea (beste ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen odol-ahaidetasunezko izeba-osabak, aitaginarreba-amaginarrebak, errainak, suhiak, etab.): % 50, gehienez ere 200.000 euro.
  • IV. taldea (lehengusu-lehengusinak edo ezezagunak, koinatu-koinatak, osaba-izeba politikoak, iloba politikoak, etab.): % 10, gehienez ere 40.000 €
8. Kuota:
Kuota osoa

Likidazio-oinarria karga-eskalara eramaten da, eta likidazio-oinarria eta eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko ahaidetasun-maila kontuan hartuta ateratzen da zerga-tasa. I. taldeari (ezkontidea, izatezko bikotea -2/2003 legez osatutakoa-, odol-ahaidetasun zuzeneko aurreko edo ondorengo, gurasotzako edo umeordea) 100eko 1,5eko tasa finkoa aplikatuko zaio.

  • I. tarifa (II. eta III. taldeak): Beste ezkontidearen edo izatezko bikotearen aurrekoak eta ondorengoak, odoleko neba-arrebak, osaba-izebak eta ilobak, aitaginarreba, amaginarreba, erraina eta suhia.
  • II. tarifa (IV taldea): Arrotzak eta lehengu-lehengusinak.
I Tarifa- II eta III taldeak (2018/01/01etik aurrera)
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 5,70
9.230,00 526,11 18.450,00 7,98
27.680,00 1.998,42 18.450,00 10,26
46.130,00 3.891,39 46.110,00 12,54
92.240,00 9.673,58 92.220,,00 15,58
184.460,00 24.041,46 276.650,00 19,38
461.110,00 77.756,23 461.080,00 23,18
922.190,00 184.534,57 1.383.230,00 28,50
2.305.420,00 578.755,12 Hortik aurrera 34,58
II Tarifa- IV Taldea
Oinarri likidakorra (€) Kuota osoa (€) Likidazio oinarriaren gainerakoa(€) Tasa %
0,00 0,00 9.230,00 7,60
9.230,00 701,48 18.450,00 10,64
27.680,00 2.664,56 18.450,00 13,68
46.130,00 5.188,52 46.110,00 16,72
92.240,00 12.898,11 92.220,00 20,52
184.460,00 31.821,66 276.650,00 25,08
461.110,00 101.205,48 461.080,00 29,64
922.190,00 237.869,59 1.383.230,00 35,72
2.305.420,00 731.969,34 Hortik aurrera 42,56
9. Aurkeztu beharreko agiriak (jatorrizkoak eta kopiak):

- Hildakoaren eta onuradunen NANak.
- Heriotzaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana.
- Aseguru etxeak egindako ziurtagiria, onuradunak nortzuk diren eta bakoitzak zenbat diru jaso behar duen azaltzen duena.
Hauek izendatu badira onuradun:

  • ezkontidea eta/edo seme-alabak izendatu badira onuradun, familia liburua edo ziurtagiri baliokide  aurkeztu beharko da.
  • legezko jaraunsleak izendatu badira onuradun, azken nahiaren ziurtagiria eta testamentua aurkeztu beharko dira, edo, hala behar denean, abintestato jaraunsleen izendapena.

- Heriotzaren aurreko bost urteetan hildakoak egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan eduki duelako ziurtagiria.

 


Itzuli