Enpresa edo lanbide jarduerak dira oro har ekoizpen-faktore materialak edo ekoizpeneko giza baliabideak norberaren kontura antolatzea dakartenak, helburua ondasunak edo zerbitzuak ekoiztean edo banatzean esku hartzea dela.
Bereziki, halakotzat joko dira erauzpeneko jarduerak, fabrikaziokoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzak (artisautza barne), nekazaritzakoak, basogintzakoak, abeltzaintzakoak, arrantzakoak, eraikintzakoak, meatzaritzakoak, eta lanbide liberal eta artistikoak.
Enpresa edo lanbide jarduerak abiarazitzat joko dira ondasunak edo zerbitzuak eskuratzen hasten direnetik aurrera, elementu objektiboek (adibidez, 036 eredua aurkeztea) egiaztatzen dutela jarduera horiek garatzeko erabiliko direla.