Kargapean ez dauden eragiketak

Ez dira Zergari loturik egongo, besteak beste:

  • Enpresa edo lanbide ondare baten zati diren elementu gorpuzdunen edo gorpuzgabeen multzoa eskualdatzea, baldintza zehatz batzuk betetzen badituzte.
  • Salgaien laginak, baloratzeko moduko baliorik ez dutenak.
  • Lan mendekotasuneko araubideko zerbitzuak eta lan kooperatibetako bazkideek horietarako egindako zerbitzuak.
  • Ondasunen eta zerbitzuen autokontsumoak, horiei lotuta jasandako BEZa kendu ez bada.
  • Erakunde publikoen jarduerak eta administrazio emakidak, jarduera zehatz batzuk izan ezik.
  • Doako eta derrigorrezko zerbitzugintzak.
  • Ureztatzaileen elkarteek egindako eragiketak.
  • Ordain bidezko diru emateak.

Itzuli