Zerbitzugintzak
Oro har zerbitzugintzatzat jotzen da lotuta dagoen eta ondasun-ematetzat, Europar Batasunaren barruko ondasun-eskuraketatzat eta inportaziotzat jotzen ez den edozein eragiketa.
Bereziki:
- Lanbide, arte edo ogibide batean lokabe jardutea.
- Alokairuak (erosteko aukerarekin zein aukerarik gabe).
- Ondasun-emateak ez diren obren egikaritzapenak (materialen kostua % 40tik beherakoa da).
- Negozio-lokalen eskualdaketak.
- Garraioak.
- Ostalaritzako zerbitzuak.
- Aseguru, berraseguru eta kapitalizazio eragiketak.
- Ospitalizazioko zerbitzuak.
- Etab…
Zerbitzugintzen pareko eragiketak
- Enpresa ondaretik partikularrera egindako gainerako eskualdaketak.
- Erabilera partikularrera aplikatzea, enpresa edo lanbide ondarearen ondasunen jarduerarekin zerikusirik ez daukaten helburuetarako.
- Dohaineko gainerako emateak, baldin eta jarduerarekin zerikusirik ez daukaten helburuetarako egiten badira.