Ondasun-emateak eta pareko eragiketak
Oro har ondasun-ematetzat jotzen da ondasun gorpuzdunak (energia, gasa, hotza eta gainerako energia motak barne) erabiltzeko ahalmena eskualdatzea.
Bereziki:
- Higiezinetako obren egikaritzapenak, obra egikaritzen duenak zerga-oinarriaren % 40tik gorako kostua daukaten materialak ematen dituenean.
- Sozietateentzako ekarpenak, diruzkoak ez direnak.
- Derrigorrezko eskualdaketak (nahitaezko desjabetzapena).
- Jabaria erreserbatzeko ituna daukaten salmentak, alokairu-salmenta eta erosteko aukera daukan alokairua (hori gauzatzeko konpromisotik).
- Komisio-emailearen eta haren izenean jarduten duen komisio-hartzailearen arteko ondasunen eskualdaketak.
- Produktu informatiko normalizatuen horniketa.
- Higiezin baten jabetza, erabilera edo gozamena bermatzen duten balioen eskualdaketak.
Ondasun-emateen pareko eragiketak
- Ondasunen autokontsumoa (partikularrari enpresa edo lanbide ondasuna eskualdatzea, ondasun gorpuzdunak erabiltzeko ahalmena eskualdatzea eta abar).
- Enpresaburu batek Europar Batasuneko beste estatu batera egindako ondasunen eskualdaketak, enpresaburuak estatu horretan dituen beharrizanei lotzeko.