Zerga Lasak

BEZaren Arauan alde batetik tasa orokorra ezarri da eta beste batetik tasa murriztu bi eragiketa jakin batzuei tratamendu onuragarria emateko.

Eragiketa bakoitzari sortzapen egunean indarrean dagoen zerga-tasa aplikatzen zaio.

  • Karga-tasa orokorra

    Indarrean dagoen karga-tasa %21 da.

  • Zerga-tasa murriztuak

    Indarrean dauden zerga-tasa murriztuak %10 eta %4 dira.

Eragiketa bakoitzari sortzapen egunean indarrean dagoen zerga-tasa aplikatzen zaio, fakturaren data gorabehera.

Faktura bat eginez gero aurreko beste bat zuzentzeko, bigarrenean sortzapenean indarrean egon den zerga-tasa agertu behar da, nahiz eta ordurako beste bat egon indarrean.

Ordainketa aurreratua egiten denetik ondasuna eman edo zerbitzua egin bitartean zerga-tasa aldatzen bada, ez dago jasanarazitako kuota zuzendu beharrik, baldin eta ondasuna edo zerbitzua zehatz-mehatz identifikatuta badago.

% 0ko eta % 5eko zerga-tasa berriak


Itzuli