saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Berrinbertsioaren ziozko salbuespena

13/2013 Foru Araua 49. artikuluaren arabera, zergadunaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare irabaziak zergapetu gabe utzi ahal izango dira, betiere eskualdaketaren bidez lortutako zenbateko osoa ohizko beste etxebizitza bat erosteko berrinbertituz gero, arauek zehazten dituzten baldintzetan.

Beste inoren finantzaketa erabili bada, berrinbertsioa egin den edo ez erabakitzeko soilik, eskualdaketaren unean amortizatzeke dagoen maileguaren zenbatekoa eskualdaketaren zenbatekotik gutxitu ahalko da (47/2014 Foru Dekretuaren 49.1 artikulua).

Berrinbertsioa partziala izan ahal da. 47/2014 Foru Dekretuaren 49. artikuluak azaltzen duenez, berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotako guztia baino txikiagoa bada, berrinbertitutako zenbatekoari dagokion ondare-irabaziaren zati proportzionala soilik baztertuko da zergapetzetik.

Baldintza horietakoren bat bete ezean, salbuetsi gabeko irabaziaren zatia hura jaso den urteari egotzi beharko zaio, berandutza-interesa egokiekin.

Ohiko etxebizitza eskualdatzean lortutako zenbatekoak berrinbertitzeko epea bi urtetik hiru urtera igaro da 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean, baldin eta eskualdatzen bada edo epe horretan bertan ohiko etxebizitza erosten bada eta geroago aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzen bada.


Itzuli