Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudiak honako hau xedatzen du: atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar dituen subjektuak apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren egutegiko lehenengo hogeita bost egunetan aurkeztu beharko du aurre-aurreko egutegiko hiruhilekoagatik beharrezko diren atxikipenen eta diru-sarreren aitorpena, eta haien zenbatekoa Bizkaiko Foru Aldundian sartu beharko du.
H111 eredua hilero aurkeztu behar da, egutegiko lehen hogeita bost egunetan.Gainera, salbuespen gisa, uztaileko aitorpena eta sarrera abuztuan eta hurrengo irailaren egutegiko lehenengo hogeita bost egunetan egin daitezke (PFEZen Araudia onetsi duen 47/2014 Foru Dekretua, 106. artikulua).