Ekarpenak, senideen alde:
- Ekarpengile bakoitzaren muga: 8.000 euro.
- Ahaidetasuna: laugarren gradura arteko ahaidetasun zuzena edo zeharkakoa, bai eta ezkontideak edo izatezko bikotekideak edo zaintzan, harreran bere kargura edo hari dagokionez ordezkaritza-ahalmena duen kuradoretza egiten dutenek.
Kasu horietan, desgaitasuna duten pertsonak onuradun izendatu behar dira, haiek bakarrik eta modu ezeztaezinean, edozein kontingentziatarako. Dena den, desgaitasuna duen pertsonaren heriotza kontingentziak alarguntasun- edo zurztasun-prestazioak jasotzeko eskubidea sor dezake edo, bestela, desgaituaren aldeko ekarpenak egin dituzten pertsonek prestazioak jasotzeko eskubidea, azken horiek egindako ekarpenen proportzioan.
- Baterako muga: pertsona desgaitu baten alde urtean pertsona orok egindako ekarpen guztien murrizketen zenbatekoa, desgaituak egindakoak ere zenbatuta, ezin da izan 24.250 euro baino gehiago urtean. Muga hori gaindituz gero, desgaitasuna duen pertsonaren ekarpenak murriztuko dira lehenengo, eta 24.250 euroko mugara iristen ez direnean bakarrik murriztu ahal izango dira beste pertsona batzuek harentzat egindako ekarpenak haien zerga oinarrietan, eta modu proportzionalean.
Zerga-oinarri orokorrean ezin izan bada murrizketarik egin zerga-oinarria nahikoa ez delako edo ekarpengile bakoitzeko 8.000 euroko gehieneko muga edo baterako 24.250 euroko gehieneko muga gainditzen delako, hurrengo bost ekitaldietan egin ahal izango da zenbateko horiei dagokien murrizketa. Erregela hori ez zaie aplikatuko beren araudi finantzarioan jasotako gehieneko mugak gainditzen dituzten ekarpenei.