Ekitaldia
Aitorpenaren ekitaldiaren lau zifrak jarriko dira.
Aitorpen osagarria edo ordezkoa
Aitorpen osagarria. Aitorpenaren xedea ekitaldi bereko vesteaitorpen batean, dagoeneko aurkeztuta dagoen batean, sartu behar eta ahaztu diren eragiketa batzuk sartzea denean, lauki honetan X jarriko da. Aurretik aitortu gabe utzitako eragiketa horiek baino ez dira sartuko honelako aitorpenetan.
Ordezko aitorpena. Aitorpenaren xedea aurreko beste batdeuseztatu eta erabat ordeztea bada, hartan datu batzuk oker adierazi direlako, lauki honetan X jarriko da. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakarra ordezka dezake.
Identifikazioa
Erakunde motari dagokion zenbakizko gakoa jarriko da, zerrenda honen arabera:
Jarduera nagusiaren gakoa
Erakundeak egiten duen jarduera nagusiari dagokion zenbakizko gakoa jarriko da:
Eragiketen bolumenaren zenbatekoa
Erakundeak egiten dituen jarduera ekonomikoetako eragiketen bolumena jardueran ondasunak emanez eta zerbitzuak eginez lortutako kontraprestazioen guztizko zenbatekoa da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Baliokidetzaren Errekargua kenduta
Aitorpenean sartutako bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide guztientzat oro har, eratxiki beharreko etekin, kenkari edo atxikipenen gako edo azpigakoetatik, kopururen bat jarri zaienak guztira zenbat diren adieraziko da (ikus, beherago, bazkide, jaraunsle, erkide edo partaideen zerrendaren orria betetzeko jarraibideak).
Talde-aurkezpena
PFEZi buruzko 13/2006 Foru Arauako 34, 35 eta 36 artikuluan ezarritako higigarrien kapitalaren etekinak (dibidenduak, kontuen interesak, obligazioak, bonuak, kapitalizazio-eragiketetak, ,bizi edo elbarritasun-aseguruen kontratuak)
PFEZi buruzko 13/2013 Foru Arauako 37 artikuluan ezarritako higigarrien kapitalaren etekinak (negocio-errentamendua, azpierrentamendua , laguntza teknikoa,jabetza intelektuala edo industriala)
Etekinak zehazteko metodoa:
Jarduera mota. Gakoa:
K: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoak jarriko dira, aitorpenaren epean errentaeratxikipenaren araubideko erakundeak halakorik izan badu
Orria betetzeko arau orokorrak
Etekin, kenkari eta atxikipen eratxikigarrien gako edo azpigako zenbatekodunak, guztira
Etekin, kenkari eta atxikipen eratxikigarrien gako edo azpigakoetatik, zenbatekoren bat jarri zaienak zenbat diren adieraziko da, ondoko arauei jarraituz: