Beste araubide berezi batzuk

Arestian aipatutako araubideez gain, badaude BEZaren beste araubide berezi batzuk:

  1. Ondasun erabilien, arte-objektuen, antzinako objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia.
  2. Inbertsio-urrearen eragiketei aplikatu ahal zaien araubide berezia.
  3. Bidaia-agentzien araubide berezia.
  4. Bide elektronikoetatik egiten diren zerbitzuei aplikatu ahal zaien araubide berezia.
  5. Erakunde taldeen araubide berezia.
  6. Kutxa-irizpidearen araubide berezia.

Araubide bereziak borondatezkoak izango dira, inbertsio-urrearekin egindako eragiketei eta bidaia-agentziei aplikatu ahal zaizkienak izan ezik (uko egin ahalko zaie).

Ondasun erabili, arte-objektu, antzinako objektu eta bilduma-objektuen araubide berezia jarduerak egiten hasteari buruzko aitorpena aurkeztu duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, horiek berariaz uko egin ezean; eragiketa bakoitzerako egin dakioke uko araubide horri, eta Administrazioari berariaz jakinarazi gabe.

Bide elektronikoen bitartez egiten diren zerbitzuen araubide berezia Erkidegoaren barruan zerbitzu elektronikoak egiten hasteari buruzko aitorpena aurkeztu duten eragileei aplikatuko zaie.