Katastroko titularrak

Katastroaren titularrak pertsona fisikoak edo juridikoak, baita testamentu-ahalordearen zain dauden jaraunspenak ere dira, Foruko Higiezinen Katastroan alta emanak badaude ondasun higiezin osoaren edo zati baten gainean honako eskubideren baten titulartasuna izateagatik:

  1. Jabetza eskubide osoa edo ez hain osoa.
  2. Gozamenaren egiazko eskubidea.
  3. Azaleraren egiazko eskubidea.
  4. Ondasun higiezinaren edo horiekiko zerbitzu publikoen gainean administrazio-emakida.

10.art. 3/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (140 KB )