5/2016 FAren tributuen arloko zenbait aldaketa

2016ko uztailaren 29an argitaratu da 5/2016 Foru araua. Fpru Arauak Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistemako bost zerga hauei dagozkien aldaketak jasotzen ditu:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga,
  • sozietateen gaineko Zerga,
  • ekonomi Jardueren gaineko Zerga,
  • ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, eta
  • hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga.

Gainera, arau honek doikuntzak egiten ditu:

  • Kooperatiben Zerga Araubidean,
  • irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko Foru Arauan nahiz,
  • lehentasunezko partaidetzen zerga-araubidean.

Halaber aldatzen dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren zenbait artikulu,
  • zein Bizkaiko Lurralde Historikoko Tributu-sistema Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara egokitu zuen Foru Arauaren zenbait artikulu.

Horretarako, 10 artikulutan egituratu da foru arau hau, eta haietan azaltzen dira zer aldaketa izango dituzten arestian aipatutako zergapetze-mota, araubide eta arauek.